jueves, 12 de febrero de 2015

Antzinako 7 mirariak





ANTZINAKO 7 MIRARIAK.

Gaur egun, orain arte izandako zazpi mirariak aldatzera doaz, batzuk  erori edo suntzitu dira, beste batzuk ordea desagertu. Hala ere, ez ditugu inolaz ere izugarri eta harrigarri izan diren eraikin hauek ahaztu behar, hori dela eta, eraikin hauen inguruan dagoenaz hitz egingo dugu. 

Antzinako zazpi mirariak hauek izan ziren:


Gizako piramide handia, Kairon (Egipto)
Gizako Piramide Handia edo Keopsen piramidea Munduko zazpi mirarietako bat da, hau da, Antzinetako zazpi eraikinik azpimarragarrienetako bat.
Egiptoarrek eraiki zuten, baino ez dago adostasunik piramidearen eraiketaren data zehatza finkatzeko. Piramidea hiru ganberatan osatuta dago: piramidearen barrualdean bi kokatuta daude, hauen izenak: erregearen kamara eta erreginaren kamara. Eta lurrazpian lurperatuta dagoen beste bat dago.  
   


Olinpiako Zeusen estatua, Olinpia (Grezia).
Olinpiako zeusen estatua, Antzinako Greziako eskultura izan zeneta Munduko Zazpi Mirarietako bat izan zen. Fidias eskultore greziarrak amaitu zuen K.a. 435ean.
12 metro garai zituen eta Zeusen tenpluaren barnean zegoen, Olinpian. Eskulturaren desgerpena 393 eta 426 artean izan zen.




Babiloniako lorategi esekiak, Babilonia (Irak).
Babiloniako Lorategi
Esekiak, Smiramisen Lorategiak ere deituak, Munduko Zazpi Mirarietako bat ziren. Antzinako autoreen arabera, 120 mko luzera eta 25 mko garaiera zuten, eta arkuek eutsitako harrizko terrazez eginik zeuden. Eufrates ibaitik hurbil zeuden, bidaiariek ikus ahal zitzaten, sartzea debekaturik zuten eta. Urteekin hondatuz joan zen. Lehenengo Persiarren konkistak, denboraren joanak ondoren eta, azkenik, K.a. 125 urtean, eragindako sute batek, monumentu hau osotara suntsitu zuten.




Efesoko Artemisaren tenplua, Efeso (Turkia).
Artemisaren Tenplua Efeson  zegoen greziar tenplua zen, Artemisa jaikosari eskeina eta Munduko Zazpi Mirarietako bat. 
Tenplo honek su hartu zuen K.a. VII. mendean baina berreraikitzea erabaki zuten. Bi mende geroago berriro su hartu zuen eta oraingoan ezin izan zuten berreraiki, baina 20 urte geroago Alexandro Handiak hiria konkistatu eta gero tenplua berreraiki zuen baina ez zen lehen  bezain ikusgarri geratu.


Halikarnasoko mausoleoa, Halikarnaso (Turkia).
Halikarnasoko Mausoleoa, haitzurdin zurizko hilobi monumental bat zen, antzinateko Munduko Zazpi Mirarietako bat. Mausoloren bizitzak ez du ezer nabarmengarririk, bere hilobiaren eraikuntza izan ezik. 
                              

   

Rodasko kolosoa, rodas  uhartea (Grezia)

Rodasko Kolosoa Rodasko kaian eraikitako eta Helios jainko greziarraren omenezko estatua erraldoia izan zen. Munduko zazpi mirarietako bat izan zen. 32 m inguruko garaiera zuen. Estatuaren eraikuntzak 10 urte iraun bazuen ere, 50 urte bakarrik egon zen zutik, lurrikara batek eraitsi zuelako.                  
                             

Alexandriako itsasargia, Egipto.

Alexandriako itsasargia K. a. III mendean  antzinako Greziarrek eraiki zuten dorrea izan zen. Munduko 7 mirarietako bat izan zen. 115 eta 150 metro bitarteko altuerarekin, gizakiak egindako egitura altuena izan zen mende askoan. 1303 eta 1323an gertatutako bi lurrikarek, larriki kaltetu zuten dorrea.


Lehen esan dudanez  eraikin horietako batzuk suntsitu dira, beste batzuk ordea desagertu. Baina zazpi mirari horietatik zutik gelditu den bakarra Gizako piramidea da (Egipto).


No hay comentarios:

Publicar un comentario