martes, 24 de febrero de 2015

Gaur egungo 7 mirariak


GAUR EGUNGO 7 MIRARIAK.

Gaur egungo zazpi mirariak hauek dira: Brasilgo jainko berreroslea, Rio de Janeiro (Brasil). Hiri Arrosa, (Jordania). Txinako harresia, (Txina). Taj Mahal, (India). Chichén itzá, Yucatan (Mexiko). Machu Picchu, (Peru). Erromako kolosoa, Erroma (Italia).


Brasilgo Jainko Berreroslea

Rio de Janeiroko hirian kokatuta dago.  1931ko urriaren 12an inauguratua izan zen, 5urteko lanen ostean.
Gehien bisitaturiko puntua da. Honen arrazoietariko bat honakoa da; Brasilgo edozein puntutik, bai egunez bai gauez, Jainkoaren estatua nabaritzen da. Honengatik hain handia da Jainkoa ezagutzeko tentazioa.
Beste aldetik, eskeintzen duen hiriaren ikuspegia ( bereziki hegoaldekoa ) zoragarria da.


Hiri Arrosa (Jordania) 

  200 metroko garaiera duten hormek osatzen dute haitzarte hau. Bertatik igarotzerakoan, bi metroko zabalera baino ez dago zenbait lekutan; oso estua da ondorioz.
Altxorra, tenplua edo hilobia dena, 40 metroko garaiera duen toki ikusgarria da. Arrosa koloreko harrian dago oso-osorik zulatuta tenplua. Tokiaren izenaren arrazoia antzinako kontua da.





Txinako Harresia

Lehenengo Enperadorearen garaian hasi zen erakitzen. Mila urteren buruan eraikitako hainbat horma luzatzearen emaitza da; Ming dinastiaren garaian amaitu zen eta gaurko egoera garai hartakoari dagokio.
Bederatzi probintzia zeharkatu ondoren, mendebaldeko ertzean amaitzen da. 
Ate nagusienak:
-  Shanhai Pasagunea
- Juyong Pasagunea
- Niangzi Pasagunea


  Taj Mahal
1631-1654.urte bitartean egindako eraikina da,Sha Jahan enperadore musulmanaren eskakizunaren menpe.
Taj Mahal Agra (India) hirian, Yamuna ibaiaren ertzean, kokatzen den mausoleo handia da, Sha Jahan errege mogolak bere emaztea zen Mumtaz Mahalen omenez eraikia. 
Dudarik gabe arkitekturaren historiako lanik ederrenetakoa da.




Chichen Itzá
 Hiriko monumenturik esanguratsuenetakoa. Urtean bitan gertatzen den fenomenoak herri honen maisutasuna erakusten du: martxoko eta iraileko ekinozioetan, eguzkiak piramidean sortzen duen itzalak suge baten itxura hartzen du. Martxoaren 22an, sugea behera datorrela ematen du eta irailaren 21ean, aldiz, gora doala.



Machu Picchu
Cuzco hiriaren mendebaldera aurkitzen da Machu Pichu. Naturaren eta inkek garatu zuten teknologia eta arkitektura handiaren arteko konbinazio harrigarria da.
Hainbat adituren iritziz, inken jainko gorena Inti edo Eguzkia zenez, Eguzkira ahalik eta gehien hurbiltzea zen Machu Pichuren xede nagusia.  


Erromako Kolosoa
Rodasen dago, justu ekialdeko sarreran. Rodaseko kolosoa brontzezko platarekin egina zegoen, burdinazko armadura baten gainean. 32 metro neurtzen zituen eta 70 toma pisatzen zuen.
Estatua hau, Mazedonian kontrako gerran irabazi zutelako egin zen eta 56 urte geroago suntsitu egin zen. Azkenik, 900 urte pasata, musulmanek hartu zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario